Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged Bitcoin

Bitcoina ordainketa sistema gisa oso aproposa da, eta ez dago eragozpenik horrela erabiltzeko. Inbertsio bezala, ordea, ez du ziurtasunik ematen, eta azken urteetako inbertsiorik hoberena izateko baldintza guztiak betetzen dituela esan daiteken arren, Bitcoinetan inbertitzea oso arriskutsua da oraingoz. Egia esan, inbertsioa baino, espekulazioa izango litzateke, eta gure estrategietan ez luke tokirik. Jakina, nahi izanez […]

Bitcoinak erosi edo saltzea ez da ohiko eragiketa. Gogoratu, gainera, ez dagoela Bitcoinak arautzen dituen erakunde zehatzik, beraz, beti dago iruzurraren kezka. Denborarekin, ordea, badira erosle eta saltzaileen konfiantza lortu duten Bitcoin trukerako zenbait web gune, eta beraiei esker milioika Bitcoin salerosten da egunero. Horietan ezagunenetakoa LocalBitcoins da. Web gune honek Bitcoinen salerosketa ahalik eta […]

Bitcoina hain berria izanda Ogasunak hari buruzko arautegia oraindik osatu gabe duela esan daiteke. Hala ere, izan dira Bitcoinaren fiskaltasunaren inguruan emandako zenbait argikuntza. Horietan azkena Bitcoinen salerosketek BEZ ez dutela ordaindu behar adieraztea izan da. Ogasunak Bitcoina ordainketa sistema bezala sailkatu du, eta horren ondorioz Bitcoin salerosketak BEZ gabeko gisa arautu ditu. Gorogatu urrea […]

Bitcoinek ez dute berezko gasturik. Bitcoin helbideak, block chain, walletak, eta abar inolako gasturik gabe lor eta erabil daitezke. Badira, ordea, Bitcoinen inbertsioetan kontuan hartu beharreko zenbait gastu posible. Horietan lehena salerosketa komisioa da. Bitcoinak erosterakoan posible da saltzaileak gainkostu bat ezartzea, adibidez, bitartekari lanengatik, edota ordaintzeko moduarengatik. Izan ere, ez da berdina ordainketa eskudirutan […]

Metal preziatuekin gertatzen zen bezala Bitcoinek ez dute berezko etekinik sortzen. Ez dute interesik ematen, ez dibidendurik, ez ezer. Beraz, Bitcoinen kasuan ere, irabazia lortzeko modu bakarra salerosketa bidezkoa da. Hona hemen Bitcoinak azken urteetan izan duen bilakaera: Harrigarria benetan, ulertu ezinezko gorabeherekin. Hala ere, Bitcoinak aldeko zenbait ezaugarri ditu. Hasteko, Bitcoin kopurua mugatua da. […]

Bitcoin helbideak oso erraz sortu daitezkenez adituek helbide asko erabiltzea gomendatzen dute. Helbide bakoitza bidalketa bakarrean erabili behar dela esaten dute, gainera. Horrekin gako pribatuaren inguruko arriskuak gutxitzen dira, eta, garrantzitsuagoa oraindik, gure diru mugimenduak jarraitzea zailtzen da. Izan ere, gogoratu edonork ikus dezakela Bitcoin helbide batek zer duen, eta berarekin zein bidalketa egin diren, […]

Bitcoin

No comments

Inbertsio aukera berriak aurkitu asmoz azken aldi honetan Bitcoinak aztertzen aritu naiz. Oraindik goizegi da Bitcoinekin zer gertatuko den jakiteko, hala ere, interesgarriak dira gutxienez. Bitcoin Internet bidezko ordainketa sistema bat da, txanpon moduko zerbait. Baina gainerako txanponen kasuan berauek arautzen dituzten banketxe nagusiak badaude —adibidez euroaren kasuan Europako Banku Zentrala, dolarraren kasuan Erreserba Federala, […]

Tresna-barrara saltatu