Inoiz urrea edo zilarra erosten badugu erosten duguna faltsua izatearen kezka izan dezakegu. Arazo horri aurre egiteko modurik hoberena saltzaile ezagun eta fidagarriei bakarrik erostea da, baina horrelakoetan ere hobe erosgai faltsuak antzemateko metodoren bat (edo asko) erabiltzen badugu. Metodoetan sinpleena erositakoaren neurriak eta pisua egiaztatzea da, baina duela gutxi aurkitu dudan beste metodo bat […]