Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged dibertsifikazioa

Azken bi bidalketetan inbertsio funtsak erabiliz gure aurrezkiei etekina ateratzeko errentagarritasun adibideak ikusi ditugu. Gerta daiteke, ordea, hasieran aurrezkirik ez izatea, baizik eta pixkanaka kopuru bat aurrezten joatea. Kasu horietarako ere, ikusi ditugu bi estrategia aukera: kostu bataz besteratzea eta Twinvest. Ikus ditzagun bi estrategia horien adibideak orain arte gehien aipatu ditugun funtsekin, hau da, […]

Orain arteko adibideetan estrategiak oso modu sinplean osatu ditugu, produktu mota bakoitzeko funts bakarra erabiliz. Hau ez da derrigorrez horrela egin behar. Egia esan hobe izan daiteke funts gehiago erabiltzea dibertsifikazioa handitzeko. Adibidez, errenta aldakorrerako Espainiako burtsan oinarritu gara soilik, baina hori ez da hain sendoa, izan ere, Espainian gauzak okerrera joango balira bertako enpresa […]

Inbertsio estrategiak azaltzerakoan arriskuei aurre egiteko dibertsifikazioak zuen garrantzia ikusi genuen. Batez ere, aurrezkiak inbertsio mota desberdinetan banatzea komeni zela ikusten genuen, baina mota beraren barruan baita aukera desberdinetan ere. Bestalde, komisioei aurre egiteko, ikusi dugu baita ere inbertsio bakoitzeko gutxieneko kopuru bat erabiltzea komeni dela. Baina, orduan, ez al da sekulako dirutza beharko aurrezkiei […]

Zorro iraunkorrak aurrezkiak lau zati berdinetan banatzen ditu: aurrezkien laurden bat errenta aldakorrean inbertitzen da, beste laurden bat epe luzeko errenta finkoan, beste laurden bat urrean, eta azken laurdena gordailuetan uzten da. Dibertsifikazio muturrenetakoa ia, beraz. Eta, jakina, banaketa asko aldatzen bada orduan berrorekatu egiten da, beharrezkoa dena saldu eta erosiz. Banaketa honekin edozein arriskurako […]

Twinvest

Comments off

Twinvest estrategia kostu bataz besteratzearen hobekuntza gisa ikus daiteke. Twinvestekin ere hutsetik hasten gara, aldiero diru kopuru bera aurreztuz, baina aurrezten duguna erabat errenta aldakorrean inbertitu beharrean aldi bakoitzeko kopuru hori bitan banatzen da, dibertsifikazioa hobetuz. Hain zuzen, zati bat errenta aldakorrean inbertitzen da, eta bestea gordailuetan uzten da. Gainera, aldiroko aurrezkiaren banaketa aldatu egiten […]

60/40 da seguruenik gehien erabiltzen den inbertsio estrategia. Estrategia honetarako aurrezkiak bitan banatzen dira: aurrezkiaren %60 errenta aldakorrean inbertitzen da, eta gainerako %40 errenta finkoan. Banaketa honen helburua bataren arriskua bestearekin konpentsatzea da. Adibidez, errenta aldakorra oso hegakorra da, eta errenta finkoa egonkorragoa, beraz noizbait dirurik beharko bagenu errenta finkoa saldu genezake galera saihesteko. Errenta […]

Dibertsifikazioa aurrezkiak inbertsio bat baino gehiagotan banatzea da. Guretzako inbertsiorik hoberena zein den argi badaukagu orduan dibertsifikazioak ez du inolako zentzurik, baina normalean inbertsio hoberena zein den aurreikustea ezinezkoa denez, dibertsifikazioari esker, arrisku desberdinen eragina gutxitzea lortzen dugu. Adibidez, garbi izan dezakegu inbertsio hoberena errenta aldakorra izango dela, baina epe motzera diru beharrean izango garela […]

Orain arte aurrezkiak inbertitzeko aukera desberdinak ikusi ditugu: ezaugarriak, abantailak, fiskaltasuna, eta abar. Orain gure aurrezkiekin zer egin erabaki behar dugu. Hasiera batean erabakiak sinplea dirudi, izan ere, gure egoerara hobekien egokitzen den produktua zein den aurkitzea besterik ez dugu, ondoren aurrezkiak horretan inbertitzeko. Adibidez, aurrezkiak epe luzean behar ez baditugu errenta aldakorrean inbertituko dugu, […]

Tresna-barrara saltatu