Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged eguneratze koefizientea

Azken urte gehienetan gertatu den bezala Gipuzkoako Ogasunak aldaketak sartu ditu 2015ean lortutako irabazien fiskaltasunean. Oraingo honetan, ordea, aldaketek ez dute ia eraginik gure inbertsioetan. 2014ekiko lehen aldaketa irabazien gaineko atxikipenean izan da. Iaz %21ko atxikipena bagenuen 2015eko irabaziek %20ko atxikipena izango dute. Gogoratu atxikipena Ogasunari egiten diogun aurrerapen moduko bat dela, eta ez duela […]

Orain arte blog honetan fiskaltasunari buruz kontatutakoa 2013an lortutako etekinei dagokiena izan da. Eta zehatzago esanda, Gipuzkoan bizi garenoi dagokiguna. Tamalez, ez da harritzekoa urte batetik bestera fiskaltasunean aldaketak egotea. Horrelaxe gertatu da, hain zuzen, duela zenbait hilabete. Adibidez, aldaketa egon da etekinetatik Ogasunari dagokion zatia kalkulatzeko moduan. 2013ko etekinentzat honela kalkulatzen zen: Etekina Ogasunari […]

Aurreko bidalketan aipatu bezala akzioen salerosketaren etekina kalkulatzerakoan eskuratze balioa eguneratze koefiziente batekin biderkatzen da. Koefiziente honek eskuratze egunetik Kontsumoko Prezioen Indizeak izan duen bilakaera hartzen du kontuan, eta eskuratze balioa gaur egun baliokidea litzateken baliora eguneratzen du. Jakina, akzioak urte berean erosi eta saldu badira orduan ez dago eskuratze balioaren eguneratzerik. Adibidez, hona hemen […]

Orain arte ikusi ditugun etekin guztiak, hau da, gordailuen interesak, eta errenta finkoaren kupoiak nahiz salerosketa bidezko irabazi eta galerak, aurrezkiaren oinarri ezargarrian sartzen diren kapital higigarriaren etekin gisa sailkatzen ditu Ogasunak. Errenta aldakorraren salerosketa bidezko etekinek, ordea, beste sailkapen bat dute. Hainbat alditan aipatu den bezala akzioek enpresaren jabetza adierazten dute, hortaz, akzioen salerosketa […]

Tresna-barrara saltatu