Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged epea

Errenta finkoko jaulkipenak ez dira hain maiz gertatzen Espainian, ez behintzat inbertsio txikietarako direnak. Egiten diren jaulkipenak inbertitzaile handientzat izaten dira normalean, balore bakoitzeko 50.000 eurotik gorakoak. Baina bada salbuespen bat: Espainiako Altxor Publikoa. Ia astero Altxor Publikoaren jaulkipen bat edo bi aurki ditzakegu, eta jaulkipen huetan parte hartzeko aski dira 1.000 euro. Adibidez, hona […]

Errenta finkoak epe ugari izan ditzake: hilabete batzuk, urte batzuk, edo baita hamarkada batzuk ere. Eta jaulkitzailearen arabera egiten den bezala, iraupenaren arabera ere errenta finkoari abizen desberdina jartzen zaio. Epe motzeko errenta finkoa: Hilabetetakoa izan ohi da, urte eta erdi gehienera. Estatuek jaulkitzen dituztenean letrak deitu izan zaie; enpresek jaulkitzerakoan zor-agiriak. Epe ertaineko errenta […]

Gordailua

No comments

Gordailua da diruari etekina ateratzeko dagoen finantza-tresnarik sinpleena. Dirua banketxe batean uzten dugu epe jakin baterako, diru hori epe horretan ez berreskuratzeko baldintzapean, eta ordainetan banketxeak sari bat emango digu. Saria dirutan ala beste edozertan izan daiteke, eta gordailua eratu bezain pronto, epea amaitutakoan, edota zatika jaso daiteke epea betetzen doan heinean. Sari horri gordailuak […]

Tresna-barrara saltatu