Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged erabilera

Bitcoina ordainketa sistema gisa oso aproposa da, eta ez dago eragozpenik horrela erabiltzeko. Inbertsio bezala, ordea, ez du ziurtasunik ematen, eta azken urteetako inbertsiorik hoberena izateko baldintza guztiak betetzen dituela esan daiteken arren, Bitcoinetan inbertitzea oso arriskutsua da oraingoz. Egia esan, inbertsioa baino, espekulazioa izango litzateke, eta gure estrategietan ez luke tokirik. Jakina, nahi izanez […]

Inbertsio funtsak oso tresna aproposak dira diru gutxirekin inbertsio estrategiak aurrera eramateko, gastuak funtseko partaide guztien artean banatzen direnez komisioek inbertsio txikiei eragiten dieten kaltea asko leuntzen dute eta. Baina diru gehiagorekin ere oso interesgarriak dira, inbertsioak erraz dibertsifikatzea ahaltzen baitute. Hala ere, ez dugu liluratu behar inbertsio funts bat edo batzuekin. Lehenik gure inbertsio […]

Inbertsio estrategia bat gure aurrezkiak inbertitzeko gida bat da, aurrezki guztiak inbertitzeko gida bat. Beraz, ez du zentzurik aurrezkiak estrategia desberdinetan banatzeak. Bat aukeratu behar dugu, erosoen sentiarazten gaituena, eta dena estrategia horren arabera inbertitu. Jakina, dauzkagun aurrezkien arabera ez digute estrategia guztiek berdin balioko. Adibidez, aurrezten hasi berriak bagara zentzu handiagoa izango dute kostu […]

Urreak eta zilarrak berezko etekinik sortu ezin dutenez gutxi erabiltzen dira inbertsio gisa. Hala ere, ezin da ukatu bi metal horiek historian izan duten garrantzia, beraz, berauek erabat baztertzea ez litzateke zuzena izango. Metal preziatuen etekina aztertu genuenean urrea eta zilarra inflazioari aurre egiteko tresna aproposak izan daitezkela aipatu genuen. Gaur egun, ordea, inflazioa oso […]

Higiezinetan inbertitzea ez da erraza: diru asko eskatzen du, ez dakigu ziur alokairua ondo aterako zaigun ala ez, gastu ugari ditu, salmentara jo beharrean izanez gero auskalo zenbat berreskuratu dugun, alokairuaren fiskaltasuna ez da hain ona, eta abar. Duela zenbait urtera arte arazo guzti horiek ez zuten garrantziarik, higiezinen balioak beti gora eta gora egiten […]

Errenta aldakorra da, dudarik gabe, gure aurrezkiei etekina ateratzeko dagoen inbertsiorik hoberena. Azken batean, errenta aldakorrarekin enpresen jabe bihurtzen gara, eta denok dakigu zein den enpresen egitekoa: dirua irabazi. Horretaz aparte, ikusi dugu baita ere errenta aldakorraren etekinek gainerakoen aldean dituzten abantaila fiskalak. Batetik, dibidenduen lehen 1.500 euroak PFEZetik salbuetsita daude; bestetik, enpresak irabaziak bere […]

Errenta finkoan inbertitzerakoan epeari begiratzen zaio batez ere. Horrela, epe motzeko errenta finkoa inbertsio eran baino gehiago gordailu eran erabili ohi da, eta epe ertain edo luzeko errenta finkoa izan ohi da benetako etekina lortzea ahaltzen duen inbertsioa. Gaur egun, ordea, epe motzeko errenta finkoaren kupoia hain da baxua gordailu funtzio hori betetzea ere kosta […]

Izenak berak adierazten duen bezala gordailuen egiteko nagusia dirua gordetzea da: dirua banketxe batera eraman, eta banketxeak dirua gordeko digu. Baina diru horrekin banketxeek negozioa egiten dutenez bidezkoa da guk ere gordailuengatik zerbait jasotzea. Tamalez, gordailuekin lor dezakegun etekina nahiko mugatuta dago. Horregatik, edozein unetan beharko genuken dirua gordetzeko erabiliko ditugu soilik. Horretarako koltxoi azpian […]

Tresna-barrara saltatu