Garaje bat erosteko modurik errazena higiezinen agentzia batera jotzea da. Beste aukera bat Interneteko iragarki-guneetan begiratzea izan daiteke, adibidez, Idealista, Fotocasa, eta horrelakoetan. Agentzia bidez egiten bada garajea erosteko izapide guztietaz agentzia bera arduratu ohi da. Hori bai, ordainetan zenbateko bat emanda. Tratua zuzenean saltzailearekin eginez gero orduan guk geuk arduratu beharko dugu pauso guztietaz. […]