Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged errenta finkoa

Errenta finkoa errenta aldakorra baino egonkorragoa dela esan dugu beti. Begira ditzagun, ordea, ondorengo errenta finkoko inbertsio funtsen urtekako errentagarritasunak: Inbertsio funtsa 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 UTB Bankinter Renta Fija Corto Plazo %1,8 %1,7 %2,8 %3,4 %3,2 %1,3 %0,8 %1,8 %3,5 %5,2 %2,54 Bankinter Renta Fija Largo Plazo %3,3 […]

Errenta finkoan inbertitzerakoan epeari begiratzen zaio batez ere. Horrela, epe motzeko errenta finkoa inbertsio eran baino gehiago gordailu eran erabili ohi da, eta epe ertain edo luzeko errenta finkoa izan ohi da benetako etekina lortzea ahaltzen duen inbertsioa. Gaur egun, ordea, epe motzeko errenta finkoaren kupoia hain da baxua gordailu funtzio hori betetzea ere kosta […]

Errenta finkoan zuzenean inbertitu nahi badugu gutxieneko diru kopuru bat erabiltzea komeni da. Nahiz eta 25 euroko bonoak ere badauden, hori baino kopuru handiagoa erabili behar da benetako errentagarritasuna lortzeko. Izan ere, ikusi ditugu jada errenta finkoan inbertitzeak dituen gastuak. Baita gutxieneko komisioen ondorio kaltegarriak ere. Hain zuzen, horiexei begiratu behar diegu gutxieneko inbertsioa zehazteko […]

Aurreko bidalketan aipatutako gastuen adibide gisa Renta4 ikus dezakegu. Renta4 inbertsio bitartekaritzan aritzen den banketxe bat da. Errenta finkorako nahiko aproposa da, Renta4ko balore-kontuarekin SEND merkatuko salerosketak online egin baitaitezke.

Errenta finkoan gastu ugari hartu behar dira kontuan. Horietan lehenak balore-kontuaren gastuak dira. Normalean ez dugu gasturik izango balore-kontu bat edukitzeagatik, baina badira administrazio edo mantenimentu gastuak kobratzen dituztenak. Errenta finkoaren hurrengo gastua zaintzarena da. Errenta finkoko baloreak edukitzeagatik berauek gordetzeko komisio bat kobratuko digute balore-kontuan. Komisio horri zaintza gastua deitzen zaio. Normalean errenta finkoan […]

Errenta finkoan inbertitzeko, finantza-erakunderen batean balore-kontu bat ireki behar da. Kontu izan behar dugu, ordea, balore-kontua zein finantza-erakunderekin irekitzen dugun. Gutxienez Balore Merkatuaren Espainiako Batzordearen erregistroan izena emanda dagoela begiratu behar dugu. Hor ageri ez bada finantza-txosna izango da seguruenik. Bestalde, komenigarria da baita ere finantza-erakunde horrek Inbertsioen Berme Funtsaren (FOGAIN) babesa duela ziurtatzea. FOGAIN […]

Normalean errenta finkoaren errentagarritasuna alderatzeko kupoia begiratzea nahikoa da. Hala ere, errenta finkoa erosketa bidez eskuratzen bada, batetik kupoi bidezko errentagarritasuna erosneurriaren arabera egokitu behar da, eta bestetik irabazi edo galera gehigarri bat lor daiteke epea amaitutakoan. Hori dela eta, errenta finkoaren errentagarritasuna neurtzeko, kupoiaren ordez Barne-Errendimenduaren Tasa (BET) erabiltzen da. BETek kupoiak eta gainerako […]

Hona hemen gaur bertan SEND merkatuan aurki daitezken errenta finko pribatu eta publikoaren adibide batzuk: Jaulkipen bakoitzeko bere ISIN kodea, eta erosketa eta salmenta eskaintza hoberenak ikus ditzakegu. Adibidez, hor ageri dira Eroskiren finantza-ekarpenak. Taula horren arabera 28.175 eurora arte eskura ditzakegu, %42,85eko erosneurrian. Adibidez, 10.000 x 0,4285 = 4.285 euro ordainduta 10.000 euroko ekarpenek […]

Aurreko bidalketan aipatu bezala, SEND merkatuan errenta finkoa saltzeko saldu nahi dugunaren kopurua eta salneurria adierazi behar dugu. Kopurua saldu nahi dugun errenta finkoaren atzean dagoen mailegua izango da. Hau da, 1.000 euroko 10 obligazio saldu nahi baditugu, 10 x 1.000 = 10.000 euroko salmenta egin nahi dugula adieraziko dugu. Edo 25 euroko 2.000 bono […]

Errenta finkoaren salerosketa oso gauza arrunta da, hain arrunta salerosketa hori bideratzeko hainbat merkatu eratu direla. Horietako bat SEND merkatua da. SEND merkatuan Espainiako enpresek eta Altxor Publikoak jaulkitako errenta finkoa aurki dezakegu. Ez da oso merkatu zabala, inbertsio txikietara zuzenduta baitago batez ere, baina gehienetan aski izango zaigu. Inoiz errenta finkoa saldu beharko bagenu […]

Tresna-barrara saltatu