Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged errentagarritasuna

Aurreko bidalketan ikusi bezala PER balioak akzioen errentagarritasuna irudikatzen laguntzen digu. Eta ez da batere zaila akzioen PER zein den aurkitzea. Adibidez, Norbolsak Espainiako enpresa ezagunenen PER argitaratzen du bere web gunean: Ikus daitekenez PER desberdin ugari ageri dira. Inbertsioaren arriskua dago horren atzean: arriskuaren arabera PER handiagoa edo txikiagoa eskatuko zaio inbertsioari. Ziurgabetasun handiko […]

PER

No comments

PER ingelesezko Price to Earnings Ratio izenetik dator, eta enpresaren akzioen balioaren eta urteko irabazien arteko proportzioa adierazten digu. Adibidez, demagun enpresa batek 3 milio euro irabazi dituela azken urtean, eta enpresa horren kapitala 2 milio akziotan banatuta dagoela. Beraz, akzio bakoitzari 3/2 = 1,50 euroko irabazia legokioke. Akzioa 10 eurotan eros baliteke bere PER […]

Errenta aldakorraren etekinak enpresen irabazietatik datozenez, argi dago errenta aldakorra errentagarria izateko akzioen atzean dagoen enpresak ere errentagarria izan behar duela. Nola jakin dezakegu enpresa bat errentagarria izango dela? Ez dago ziur jakiterik. Edozein unetan enpresari zuzenean eragiten dion berri bat ager daiteke, eta bere irabazien aurreikuspenak hobetu ala hondoratu. Horregatik da, hain zuzen, akzioen […]

Normalean errenta finkoaren errentagarritasuna alderatzeko kupoia begiratzea nahikoa da. Hala ere, errenta finkoa erosketa bidez eskuratzen bada, batetik kupoi bidezko errentagarritasuna erosneurriaren arabera egokitu behar da, eta bestetik irabazi edo galera gehigarri bat lor daiteke epea amaitutakoan. Hori dela eta, errenta finkoaren errentagarritasuna neurtzeko, kupoiaren ordez Barne-Errendimenduaren Tasa (BET) erabiltzen da. BETek kupoiak eta gainerako […]

Tresna-barrara saltatu