Errenta aldakorra da, dudarik gabe, gure aurrezkiei etekina ateratzeko dagoen inbertsiorik hoberena. Azken batean, errenta aldakorrarekin enpresen jabe bihurtzen gara, eta denok dakigu zein den enpresen egitekoa: dirua irabazi. Horretaz aparte, ikusi dugu baita ere errenta aldakorraren etekinek gainerakoen aldean dituzten abantaila fiskalak. Batetik, dibidenduen lehen 1.500 euroak PFEZetik salbuetsita daude; bestetik, enpresak irabaziak bere […]