Orain arte ikusi ditugun etekin guztiak, hau da, gordailuen interesak, eta errenta finkoaren kupoiak nahiz salerosketa bidezko irabazi eta galerak, aurrezkiaren oinarri ezargarrian sartzen diren kapital higigarriaren etekin gisa sailkatzen ditu Ogasunak. Errenta aldakorraren salerosketa bidezko etekinek, ordea, beste sailkapen bat dute. Hainbat alditan aipatu den bezala akzioek enpresaren jabetza adierazten dute, hortaz, akzioen salerosketa […]