Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged Espainiako Bankua

Aurreko bidalketan aipatu bezala denetariko ETFak aurki ditzakegu, inbertsio funts arruntak baino gehiago. Horri esker diru gutxirekin edozein inbertsio estrategia erabiltzeko gai izan gaitezke, baita zorro iraunkorra ere. Adibidez, har ditzagun hurrengo ETFak: Vanguard Total World Stock: FTSE Global All Cap indizea jarraitzen du, mundu osoko merkatuetako ia enpresa guztiak biltzen dituen indizea —7.500 enpresatik […]

Banketxeen negozio nagusia maileguak ematea da. Eta horretarako, noski, dirua behar dute. Bada, gordailuak dira banketxeen diru iturri nagusia. Eta zenbat eta gordailu gehiago, orduan eta mailegu eta irabazi gehiago. Beraz, banketxeak ahalik eta gordailu gehien jasotzen saiatuko dira, eta horretarako badakite interes erakargarria eskaini behar dutela. Bestalde maileguak emateko badakite mailegu horiengatik ahalik eta […]

Gordailuek, berez, ez dute gasturik; banketxe batean gordailu bat ireki nahi badugu ez digute ezer kobratuko horrengatik. Praktikan, ordea, ez da guztiz horrela. Izan ere, gordailu bat edukitzeko bere interesak jasoko dituen beste kontu bat irekitzera behartuko digu banketxeak. Eta beste kontu honek ia beti gasturen bat izango du: adiministrazio gastua, mantentze gastua, gutuneria gastua, […]

Tresna-barrara saltatu