Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged etekina

Metal preziatuekin gertatzen zen bezala Bitcoinek ez dute berezko etekinik sortzen. Ez dute interesik ematen, ez dibidendurik, ez ezer. Beraz, Bitcoinen kasuan ere, irabazia lortzeko modu bakarra salerosketa bidezkoa da. Hona hemen Bitcoinak azken urteetan izan duen bilakaera: Harrigarria benetan, ulertu ezinezko gorabeherekin. Hala ere, Bitcoinak aldeko zenbait ezaugarri ditu. Hasteko, Bitcoin kopurua mugatua da. […]

Inbertsio funtsen etekinak funtseko aurrezkiekin egindako inbertsioenak dira: aurrezkiak gordailuetan jasotzen badira, interesak; errenta finkoan inbertitzen bada, kupoiak; errenta aldakorrean bada, dibidenduak; eta abar. Eta errenta finkoa edo aldakorra erosi eta saltzen badira, orduan ondare irabazi edo galerak ere lortuko dira. Inbertsio funtsaren etekinak, ordea, ez zaizkie zuzenean funtsaren partaideei banatzen. Horren ordez normalean funtsean […]

Aurreko bidalketan aipatu bezala metal preziatuek ez dute etekinik sortzen. Adibidez, kilo bat urre badugu urteak igaro ondoren ere kilo bat urre besterik ez dugu izango; urreak ez du interesik, dibidendurik edo bestelakorik sortuko. Beraz, metal preziatuekin irabazia lortzeko modu bakarra salerosketa bidezkoa da: erosterakoan ordaindutakoa baino salneurri handiagoan salduta lortuko da bakarrik irabazia. Hortaz, […]

Tresna-barrara saltatu