Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged ETF

Aurreko bidadalketan kudeatzaileen lana berrikusi ondoren estrategia pasibo batek zer moduz egin zezakeen jakin nahian geratu nintzen. Eta duela urte batzuk ETF bidezko zorro iraunkorra aztertu nuenez azken hamar urteetan estrategia berak zer emaitza izango zukeen aztertzea bururatu zait. Konparaketarako orduko ETF berberak erabili ditudan arren ezin izan ditut datu iturri berak aurkitu, eta, ondorioz, […]

ETFak burtsan aurkitzen dira, hau da, errenta aldakorreko merkatuetan. Hortaz, ETFtan inbertitzeko errenta aldakorrean inbertitzeko pauso berberak jarraitu behar dira. Horrela, lehenik balore kontu bat beharko dugu. Kontuan izan ETF gehienak nazioarteko burtsetan egoten direla, beraz, erakunde batean balore kontu bat ireki aurretik begiratu ondo kontu horrek zein merkatuetan aritzen uzten digun. Eta begiratu baita […]

Inbertsio funts arrunten fiskaltasuna errenta aldakorraren fiskaltasunaren oso antzekoa dela ikusi bagenuen ETFen kasuan antzekotasun hori are handiagoa da. Egia esan, ETFak errenta aldakor bezala aitortzen dira, eta elkarren arteko desberdintasun bakarra ETFen dibidenduak beti salbuespenik gabeko dibidendu bezala aitortu behar direla da. Beraz, ahaztu salerosketaren atxikipena eta inbertsio funtsen arteko intsuldaketak; ETFekin ez dago […]

Aurreko bidalketan aipatu bezala denetariko ETFak aurki ditzakegu, inbertsio funts arruntak baino gehiago. Horri esker diru gutxirekin edozein inbertsio estrategia erabiltzeko gai izan gaitezke, baita zorro iraunkorra ere. Adibidez, har ditzagun hurrengo ETFak: Vanguard Total World Stock: FTSE Global All Cap indizea jarraitzen du, mundu osoko merkatuetako ia enpresa guztiak biltzen dituen indizea —7.500 enpresatik […]

Exchange Traded Fund-ak, ETF gisa ezagunagoak, inbertsio funts mota berezi bat dira. Kudeaketa pasibokoak dira, eta, horretaz gain, akzioak balira bezala edozein unetan erosi eta saldu daitezkenak. Asko eta asko, gainera, banaketa funtsak dira, hau da, noizean behin dibidenduak banatzen dituztenak. Kudeaketa pasiboko funtsak izanda beraien kudeaketa gastuak oso baxuak izan ohi dira. Hala ere, […]

Tresna-barrara saltatu