Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged euribor

Aurreko bidalketako irudian Euribor eta inflazioaren bilakaera oso antzekoak direla ikus daiteke. Antzekotasun horren atzean bada arrazoi jakin bat: Europako Banku Zentralaren interes-tasa. Aurrekoan aipatu bezala Europako Banku Zentralak %2 inguruko inflazioa bultzatzen du. Horretarako zenbait moneta-politika ditu eskura, eta horien artean nabarmenena euroaren interes-tasa da. Euroaren interes-tasa Europako Banku Zentralak Euroguneko banketxeei diru-maileguengatik kobratzen […]

Euribor

No comments

Euribor interes mota bat da; Euroguneko banketxe nagusienek gainerako banketxeei dirua maileguan emateko eskatuko luketen interesen batazbestekoa jasotzen du. Maileguak epe desberdinekoak izan daitezkenez epe desberdinetako Euriborrak aurki ditzakegu: astebeterako Euribor, hilabeterako Euribor, urtebeterakoa, eta abar. Urtebeterako Euribor, adibidez, oso erreferentzia erabilia da etxeak erosteko maileguetan. Eta aurreko bidalketan ikusi bezala, badakigu 3, 6 eta […]

Banketxeen negozio nagusia maileguak ematea da. Eta horretarako, noski, dirua behar dute. Bada, gordailuak dira banketxeen diru iturri nagusia. Eta zenbat eta gordailu gehiago, orduan eta mailegu eta irabazi gehiago. Beraz, banketxeak ahalik eta gordailu gehien jasotzen saiatuko dira, eta horretarako badakite interes erakargarria eskaini behar dutela. Bestalde maileguak emateko badakite mailegu horiengatik ahalik eta […]

Tresna-barrara saltatu