Errenta finkoan inbertitzeko, finantza-erakunderen batean balore-kontu bat ireki behar da. Kontu izan behar dugu, ordea, balore-kontua zein finantza-erakunderekin irekitzen dugun. Gutxienez Balore Merkatuaren Espainiako Batzordearen erregistroan izena emanda dagoela begiratu behar dugu. Hor ageri ez bada finantza-txosna izango da seguruenik. Bestalde, komenigarria da baita ere finantza-erakunde horrek Inbertsioen Berme Funtsaren (FOGAIN) babesa duela ziurtatzea. FOGAIN […]