Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged fiskaltasuna

Berriro ere Ogasunari gure irabazien berri eman behar diogun garai horretan gaude. Eta lan hori errazteko bidean Ogasunak beste pausu bat eman du: ZergaBidea tresna web bidez erabiltzeko moduan jarri du. Orain arte ZergaBidea gure ordenadorean instalatu behar genuen programa bat zen. Berari esker errenta aitorpena egiteko aski zen urteko irabazi, galera, kenkari, eta abarrak […]

Ohiturari jarraituz urte berriarekin batera Gipuzkoako Ogasunak zenbait aldaketa ekarri dizkigu fiskaltasunean. Lehen aldaketa urterokoa da, ondare irabazi eta galerak kalkulatzeko eskuratze balioaren eguneratze koefizienteena. Hauxe da azken koefiziente berrien taula: Eskuratze urtea 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 Koefizientea 1,105 1,102 1,084 1,051 1,028 1,012 1,010 1,010 1,010 1,000 Bestalde, […]

Urte berriarekin Gipuzkoako Ogasunak bi aldaketa ekarri dizkigu aurrezkiei 2016an aterako dizkiegun irabazientzako. Lehena urtero egiten duen aldaketa bat da, ondare irabazi eta galerak kalkulatzeko eskuratze balioaren eguneratze koefizienteena. Horrela, 2016an ondare salmenta bat egiten bagudu, datorren urteko PFEZ aitorpenean koefiziente hauek aplikatuko dira: Eskuratze urtea 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 […]

Duela zenbait aste azaldu bezala, Gipuzkoako Ogasunak zenbait doiketa egin zituen hainbat etekin moten atxikipenean. Bada, aste honetan, aldaketa berri bat argitaratu du. Uztaileko hartan interes, kupoi eta dibidenduen atxikipena %20tik %19,5era jeitsi bazuen, oraingoan inbertsio funtsetako partaidetzak saltzerakoan lortutako irabazien atxikipena jeitsi du %20tik %19,5ra. Hau da, irailaren 2tik aurrera inbertsio funtsak saldu, eta […]

Duela gutxi Espainiako Gobernuak errentaren fiskaltasunean egin dituen aldeketak direla eta, Gipuzkoako Ogasunak ere zenbait doiketa egin ditu irabazien gaineko atxikipenetan. Hain zuzen ere, 2015ean lortutako interes, kupoi eta dibidenduei egin beharreko atxikipena %20koa bazen, uztailaren 12tik aurrera %19,5ekoa izango da. Bestalde, inbertsio funtsen salerosketa bidez lortutako irabaziek %20ko atxikipena izaten jarraituko dute. Gogoratu atxikipena […]

Bitcoina hain berria izanda Ogasunak hari buruzko arautegia oraindik osatu gabe duela esan daiteke. Hala ere, izan dira Bitcoinaren fiskaltasunaren inguruan emandako zenbait argikuntza. Horietan azkena Bitcoinen salerosketek BEZ ez dutela ordaindu behar adieraztea izan da. Ogasunak Bitcoina ordainketa sistema bezala sailkatu du, eta horren ondorioz Bitcoin salerosketak BEZ gabeko gisa arautu ditu. Gorogatu urrea […]

PFEZ aitorpenaren kanpainan bete-betean gaudela kontuan izanik, bada errenta aldakorreko inbertsioei buruz jakin beharreko zerbait. Errenta aldakorra aztertu genuenean munduko edozein burtsatan inbertitzeko aukera genuela ikusi genuen. Ez zion axola enpresa bertakoa ala kanpokoa izan, nahikoa zen enpresa horren akzioak erostea gure inbertsioa gauzatzeko. Inoiz horrelakorik egiten badugu, ordea, atzerriko enpresen dibidenduetan gauza bitxi bat […]

Hasi da dagoeneko 2014ean izan ditugun irabaziak aitortzeko PFEZ kanpaina, eta zergen araudiak bere horretan jarraitzen duen arren, aitorpena egiteko ZergaBidea laguntza programan zenbait hobekuntza egon dira. Lehen hobekuntza akzioen salerosketaren ingurukoa da. 2014rako berrikuntzak ikusi genituenean akzioen salmentetan Ogasunak %3aren aukera gehitu zuela azaldu genuen. Orain ZergaBidea programak aukera hori jasotzen du. Aukera hau […]

Azken urte gehienetan gertatu den bezala Gipuzkoako Ogasunak aldaketak sartu ditu 2015ean lortutako irabazien fiskaltasunean. Oraingo honetan, ordea, aldaketek ez dute ia eraginik gure inbertsioetan. 2014ekiko lehen aldaketa irabazien gaineko atxikipenean izan da. Iaz %21ko atxikipena bagenuen 2015eko irabaziek %20ko atxikipena izango dute. Gogoratu atxikipena Ogasunari egiten diogun aurrerapen moduko bat dela, eta ez duela […]

Inbertsio funts arrunten fiskaltasuna errenta aldakorraren fiskaltasunaren oso antzekoa dela ikusi bagenuen ETFen kasuan antzekotasun hori are handiagoa da. Egia esan, ETFak errenta aldakor bezala aitortzen dira, eta elkarren arteko desberdintasun bakarra ETFen dibidenduak beti salbuespenik gabeko dibidendu bezala aitortu behar direla da. Beraz, ahaztu salerosketaren atxikipena eta inbertsio funtsen arteko intsuldaketak; ETFekin ez dago […]

Tresna-barrara saltatu