Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged fiskaltasuna

Urtean behin gutxienez enpresa guztiek beren akziodunen batzarra deitzen dute. Akziodunak munduko edozein herritakoak izan daitezkenez, beraien partaidetza erraztu asmoz, zenbaitetan diru laguntza moduko bat ematen die enpresak. Honi batzarretara joateko prima deitzen zaio, eta PFEZ aitorpenean jaso behar da baita ere. Batzarretara joateko primak atxikipena izaten du, eta dibidenduak bailiran aitortzen dira. Bestalde, batzarretara […]

Dibidendu bidez jasotzen ditugun irabaziak gordailuen interesak eta errenta finkoaren kupoiak bezala aitortzen dira, hau da, aurrezkiaren oinarri ezargarrian sartzen den kapital higigarriaren etekin gisa. Horrela, jasotzen dugun dibidendu bakoitzeko etekina, atxikipena, eta titulartasun portzentajea aitortu beharko dugu. Interes eta kupoien atxikipen bera du, %21 alegia, eta elkarren artean guztiz konpentsagarriak dira, gainera. Interes eta […]

Akzioen salerosketaren fiskaltasuna argi egon arren badira PFEZ aitorpena nahastu dezaketen zenbait kasu. Adibidez: Demagun enpresa bateko 750 akzio erosi genituela, 5.175 euroko eskuratze balioarekin. Demagun baita ere, gerora enpresa bereko beste 750 akzio erosi genituela, hauek 4.793 euroko eskuratze balioarekin. Ondoren 750 akzio salduz gero, adibidez 5.087 euroko eskualdatze balioarekin, zer aitortu behar da? […]

Aurreko bidalketan aipatu bezala akzioen salerosketaren etekina kalkulatzerakoan eskuratze balioa eguneratze koefiziente batekin biderkatzen da. Koefiziente honek eskuratze egunetik Kontsumoko Prezioen Indizeak izan duen bilakaera hartzen du kontuan, eta eskuratze balioa gaur egun baliokidea litzateken baliora eguneratzen du. Jakina, akzioak urte berean erosi eta saldu badira orduan ez dago eskuratze balioaren eguneratzerik. Adibidez, hona hemen […]

Orain arte ikusi ditugun etekin guztiak, hau da, gordailuen interesak, eta errenta finkoaren kupoiak nahiz salerosketa bidezko irabazi eta galerak, aurrezkiaren oinarri ezargarrian sartzen diren kapital higigarriaren etekin gisa sailkatzen ditu Ogasunak. Errenta aldakorraren salerosketa bidezko etekinek, ordea, beste sailkapen bat dute. Hainbat alditan aipatu den bezala akzioek enpresaren jabetza adierazten dute, hortaz, akzioen salerosketa […]

Aurretik azaldu bezala bi modu daude errenta aldakorrarekin irabaziak lortzeko: enpresak zuzenean banatuta, eta akzioen salerosketa bidez. Bi moduen atzean etekin bera dagoen arren (enpresaren irabaziak) fiskalki tratamentu desberdina dute erabat. Eta ez hori bakarrik, enpresak dirua banatzen duenean ere, banaketa hori egiteko moduaren arabera fiskaltasun desberdina izango dugu. Hona hemen enpresa batek dirua banatzeko […]

Aurreko bidalketan ikusi bezala, noizbait errenta finkoa saltzen badugu dirua gal dezakegu. Baina baita irabazi ere. Galdu nahiz irabazi, ordea, emaitzak jaulkitzailearen porrotak eragindako galeren fiskaltasun berbera du, eta halaxe jaso beharko dugu PFEZ aitorpenean: ZergaBidea programan D gakoarekin, eta atxikipenik gabe. Hori bai, galera denean ikur negatiboarekin, eta irabazia denean ikur negatiboarik gabe. Adibidez, […]

Errenta finkoko jaulkipen batzuk zenbait abantaila dute beren fiskaltasunean. Adibidez, horrelakoak dira Avasa, Audasa eta Aucalsa enpresek egiten dituzten jaulkipenak. Hauen errenta finkoak %24ko atxikipena du —gogoratu berez %21ekoa dela—, baina atxikipen horren %95 hobaritua dago. Horrela, %95 hori ez digute egitan atxikituko, baina atxikitu baligute bezala jaso dezakegu PFEZ aitorpenean. Horren eraginez errenta finko […]

Errenta finkoan jaulkitzaileak porrot egin dezake, eta ondorioz inbertsioa berreskuratu ezinda gera gaitezke. Horrelakoetan diru galera izango dugu. Eta gogoan izan errenta finkoak ez duela Gordailuak Bermatzeko Funtsaren babesik, beraz, ez dugu galera hori berreskuratzeko modurik izango. Galerak, ordea, eragina izango du gainerako etekinen fiskaltasunean. Hain zuzen ere, errenta finkoaren galera beste kupoi bat bezela […]

Errenta finkoaren kupoiek gordailuen interesen fiskaltasun berbera dute. Hau da, kupoiak aurrezpenaren oinarri ezargarrian sartzekoa den kapital higigarriaren errenta gisa aitortu beharko ditugu baita ere. Eta gordailuen interesekin egin behar den bezala, kupoiekin ere etekin osoa, titulartasun portzentajea, eta atxikipena adierazi beharko dugu. Gordailuen interesekin desberdintasun hauek ditu, ordea: Zero kupoieko errenta finkoan ez dago […]

Tresna-barrara saltatu