Behin baino gehiagotan aipatu dugu inbertitzerakoan errenta aldakor eta finkoan dibertsifikatzeak duen garrantzia. Inbertsio estrategien adibideak ikusterakoan, gainera, garbi geratu dira horrek dituen abantailak. Beraz, nolatan ez dute sortu oraindik antzeko inbertsio politika duen funtsik? Hau da, inbertsioak errenta aldakorrean eta finkoan banatzen dituen funts bat? Horrela gure aurrezki guztientzat aski genuke inbertsio funts bakarra. […]