Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged galeren konpentsazioa

Duela hilabete Gipuzkoako Ogasunak zenbait aldaketa egin zituen 2014ko irabazien gaineko fiskaltasunean. Gehienak akats zuzenketak izan ziren arren badira blog honetan aipatutakoari eragiten dioten bi aldaketa. Lehena errenta aldakorreko ondare irabazien PFEZ aitorpenaren ingurukoa da. 2014ko fiskaltasuneko aldaketak ikusi genituenean irabazi horiek aitortzeko modu berri bat erabiltzeko aukera genuela aipatu genuen. Modu berri hori erabiltzen […]

Akzioen salerosketaren fiskaltasuna argi egon arren badira PFEZ aitorpena nahastu dezaketen zenbait kasu. Adibidez: Demagun enpresa bateko 750 akzio erosi genituela, 5.175 euroko eskuratze balioarekin. Demagun baita ere, gerora enpresa bereko beste 750 akzio erosi genituela, hauek 4.793 euroko eskuratze balioarekin. Ondoren 750 akzio salduz gero, adibidez 5.087 euroko eskualdatze balioarekin, zer aitortu behar da? […]

Orain arte ikusi ditugun etekin guztiak, hau da, gordailuen interesak, eta errenta finkoaren kupoiak nahiz salerosketa bidezko irabazi eta galerak, aurrezkiaren oinarri ezargarrian sartzen diren kapital higigarriaren etekin gisa sailkatzen ditu Ogasunak. Errenta aldakorraren salerosketa bidezko etekinek, ordea, beste sailkapen bat dute. Hainbat alditan aipatu den bezala akzioek enpresaren jabetza adierazten dute, hortaz, akzioen salerosketa […]

Errenta finkoan jaulkitzaileak porrot egin dezake, eta ondorioz inbertsioa berreskuratu ezinda gera gaitezke. Horrelakoetan diru galera izango dugu. Eta gogoan izan errenta finkoak ez duela Gordailuak Bermatzeko Funtsaren babesik, beraz, ez dugu galera hori berreskuratzeko modurik izango. Galerak, ordea, eragina izango du gainerako etekinen fiskaltasunean. Hain zuzen ere, errenta finkoaren galera beste kupoi bat bezela […]

Tresna-barrara saltatu