Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged garajea

Gainerakoetan bezala, garajean inbertitutakoa berreskuratu nahi izanez gero, garajea saldu egin dezakegu. Ikusi ditugu, jada, garajea erosteko pausoak zein diren. Ez da zaila, hortaz, saltzeko pausoak zein izango diren asmatzea. Hala ere, zenbait ohar salmentaren inguruan: Garajea saltzeko higiezin agentzia batera jotzen badugu honek bitartekaritza gastuak kobratuko dizkigu. Gastu hauek salneurriaren ehuneko txiki bat izan […]

Demagun apirilaren batean garajea urte baterako alokatu dugula, hilean 85 euroko errentarekin. Berez, alokairu osoa 85 x 12 = 1.020 eurokoa izango litzateke, baina PFEZ aitorpenean ekitaldiko etekinak bakarrik jaso behar direnez, abendura arteko errentak bakarrik aitortu ahalko genituzke, eta, beraz, 85 x 9 = 765 euro izango litzateke alokairuarengatik lortutako etekin osoa. Bestalde, demagun […]

Gainerako inbertsioekin bezala garajearen alokairuarengatik jasotzen dugun errenta PFEZ aitorpenean jaso behar da. Errenta hori kapital higiezinen etekin gisa sailkatzen da, etxebizitzaz besteko errentamendu bezala, hain zuzen ere. Alokatuta daukagun higiezin bakoitzeko higiezinaren datuak, hau da, helbidea eta katastro zenbakia, maizterrarenak, hau da, izen-abizenak eta nortasun agiriaren zenbakia, eta alokairuaren ordainetan jasotako kopuru osoa aitortu […]

Garajea alokairuan edukitzea oso erraza da: garajea erabili nahi duen norbait aurkitu, alokairuaren baldintzak eta zenbatekoa adostu, giltzak eman, eta kito. Gainerako higiezinetan hainbat muga eta legezko baldintza dauden arren, garajeek ez dute horrelakorik, eta nahi den edozer adostu daiteke. Adostasuna, gainera, nahi bezala jaso daiteke. Adibidez, hitzezko akordioa nahikoa da, nahiz eta komenigarria den […]

Garajea erosi ondoren zenbait gasturi egin beharko diogu aurre. Horietan lehenak komunitate kuotak dira. Erosten dugun garajeak normalean beste hainbat garajerekin komunitate bat osatzen du, eta komunitateko gastu amankomunei aurre egiteko partaide bakoitzak ordaindu beharreko kuota bat izaten du. Adibidez, hilean ala urtean behin zenbateko jakin bat ordaintzea erabaki daiteke, diru horrekin komunitateko argindarra, ura, […]

Garaje bat erosteko modurik errazena higiezinen agentzia batera jotzea da. Beste aukera bat Interneteko iragarki-guneetan begiratzea izan daiteke, adibidez, Idealista, Fotocasa, eta horrelakoetan. Agentzia bidez egiten bada garajea erosteko izapide guztietaz agentzia bera arduratu ohi da. Hori bai, ordainetan zenbateko bat emanda. Tratua zuzenean saltzailearekin eginez gero orduan guk geuk arduratu beharko dugu pauso guztietaz. […]

Higiezinak

No comments

Higiezinak etxebizitzak, lur-sailak, lokalak, garajeak, eta antzeko ondasunak dira. Normalean norberaren erabilerarako eskuratzen diren arren inbertsio gisa ere erabil daitezke alokairuaren bitartez. Horrela, gure aurrezkiekin higiezinak eskuratu, alokatu, eta errenta jaso dezakegu. Baina higiezinetan inbertitzea ez da hain erraza. Adibidez, inbertsiorako behar den diru kopurua oso handia izan daiteke, edota higiezinaren arabera alokairurako baldintzak ez […]

Tresna-barrara saltatu