Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged gastuak

Metal preziatuen gastuak aztertu genituenean urreak gainerako metal preziatuen aldean abantaila garrantzitsu bat zuela ikusi genuen, urrearen erosketak BEZ gabeak direla, alegia. Horrela, askoz zailagoa zen inbertsio errentagarriak lortzea zilarra edo beste edozein metalekin, hauek erosterakoan %21eko BEZ gehitu behar genion-eta erosneurriari. Baina hara non, zilarrezko txanponak ere BEZ ordaindu gabe eros daitezke. Hori lortzeko […]

Bitcoinek ez dute berezko gasturik. Bitcoin helbideak, block chain, walletak, eta abar inolako gasturik gabe lor eta erabil daitezke. Badira, ordea, Bitcoinen inbertsioetan kontuan hartu beharreko zenbait gastu posible. Horietan lehena salerosketa komisioa da. Bitcoinak erosterakoan posible da saltzaileak gainkostu bat ezartzea, adibidez, bitartekari lanengatik, edota ordaintzeko moduarengatik. Izan ere, ez da berdina ordainketa eskudirutan […]

Funts bakoitzak gastu desberdin ugari izan ditzakenez, funtsen arteko alderateka errazteko, inbertsio funts bakoitzari bere TER kalkulatzen zaio. Funts baten TER funts horrek urtean zehar dituen gastu arrunten batura da, eta funtsaren balioaren ehuneko gisa adierazten da. Beraz, inbertsio funts batek zenbat eta TER txikiagoa eduki, orduan eta gastu gutxiago izango ditu, eta interesgarriagoa izan […]

Itxura batean inbertsio funtsengatik ez dugu gasturik ordainduko. Hau da, funts bateko partaidetzak harpidetzean, mantentzean edo itzultzean ez digute zuzeneko komisiorik ordaindu araziko. Beraz, gasturik ez dutela irudituko zaigu. Baina gauzak ez dira horrela. Inbertsio funtsek gastuak dituzte, eta uste baino handiagoak gainera. Gertatzen dena gastuak zeharkakoak izaten direla da. Hau da, gastuak zuzenean guri […]

Metal preziatuen inbertsioak ez du aparteko gasturik. Urrezko edo zilarrezko txanpon bat edukitzeagatik ez dugu zerga, komisio edo ezer ordainduko. Ikusi dugu, hori bai, metal preziatuak erosterakoan urreak besteen aldean duen abantaila, BEZ ez dela ordaindu behar, alegia. Hala ere, kontuan izan behar dugu BEZ ez ordaintzeko inbertsiora bideratutako urrea izan behar duela, hau da, […]

Garajea erosi ondoren zenbait gasturi egin beharko diogu aurre. Horietan lehenak komunitate kuotak dira. Erosten dugun garajeak normalean beste hainbat garajerekin komunitate bat osatzen du, eta komunitateko gastu amankomunei aurre egiteko partaide bakoitzak ordaindu beharreko kuota bat izaten du. Adibidez, hilean ala urtean behin zenbateko jakin bat ordaintzea erabaki daiteke, diru horrekin komunitateko argindarra, ura, […]

Errenta aldakorrean inbertitu nahi badugu, errenta finkoarekin egin behar genuen bezala balore-kontu bat ireki beharko dugu. Horrela, errenta aldakorrak errenta finkoaren gastu berdintsuak izango ditu. Hori bai, errenta finkoan bono eta horrelakoak baditugu, errenta aldakorrean akzioak izango ditugu. Eta errenta finkoan kupoiak baditugu, errenta aldakorrean dibidenduak izango ditugu. Baina izenak izen, azkenean balore-kontua, administrazio gastuak, […]

Aurreko bidalketan aipatutako gastuen adibide gisa Renta4 ikus dezakegu. Renta4 inbertsio bitartekaritzan aritzen den banketxe bat da. Errenta finkorako nahiko aproposa da, Renta4ko balore-kontuarekin SEND merkatuko salerosketak online egin baitaitezke.

Errenta finkoan gastu ugari hartu behar dira kontuan. Horietan lehenak balore-kontuaren gastuak dira. Normalean ez dugu gasturik izango balore-kontu bat edukitzeagatik, baina badira administrazio edo mantenimentu gastuak kobratzen dituztenak. Errenta finkoaren hurrengo gastua zaintzarena da. Errenta finkoko baloreak edukitzeagatik berauek gordetzeko komisio bat kobratuko digute balore-kontuan. Komisio horri zaintza gastua deitzen zaio. Normalean errenta finkoan […]

Gordailuek, berez, ez dute gasturik; banketxe batean gordailu bat ireki nahi badugu ez digute ezer kobratuko horrengatik. Praktikan, ordea, ez da guztiz horrela. Izan ere, gordailu bat edukitzeko bere interesak jasoko dituen beste kontu bat irekitzera behartuko digu banketxeak. Eta beste kontu honek ia beti gasturen bat izango du: adiministrazio gastua, mantentze gastua, gutuneria gastua, […]

Tresna-barrara saltatu