Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged Gordailuak Bermatzeko Funtsa

Errenta finkoan inbertitzeko, finantza-erakunderen batean balore-kontu bat ireki behar da. Kontu izan behar dugu, ordea, balore-kontua zein finantza-erakunderekin irekitzen dugun. Gutxienez Balore Merkatuaren Espainiako Batzordearen erregistroan izena emanda dagoela begiratu behar dugu. Hor ageri ez bada finantza-txosna izango da seguruenik. Bestalde, komenigarria da baita ere finantza-erakunde horrek Inbertsioen Berme Funtsaren (FOGAIN) babesa duela ziurtatzea. FOGAIN […]

Gorakorrak, erreferentziatuak, egituratuak, garantizatuak, lehentasunezkoak…; abizen ugariko produktuak aurkeztuko dizkigute banketxean gure dirua usaindu orduko. Dena oso segurua, galtzeko arriskurik gabe, dirua berehala berreskuratzeko moduan, eta abar. Bai ba, gordailuekin bezala. Kontuz horrelakoetan, gordailuak bezala izateak ez du esan nahi gordailuak direnik. Gordailua beste edozein produktutik bereizten duena Gordailuak Bermatzeko Funtsa da. Banketxean saldu nahi […]

Aurreko bidalketarako adibide bila nenbilela hauxe aurkitu nuen Laboral Kutxaren webgunean: Datua eguneratzea ahaztu zaiela dirudi, aspaldi igo baitzen Gordailuak Bermatzeko Funtsaren bermea 100.000 euroetaraino. Eta ez hori bakarrik, Europako Batasunak gordailuentzako berme-funts guztiak arautu ditu duela ez hainbeste, eta denek 100.000 euro bermatu behar dituzte gutxienez.

Badugu gordailu batean jarritako dirua galtzeko arriskurik? Erantzuna baiezkoa da. Banketxe batek, beste edozein enpresak bezala, porrot egin dezake, eta gerta daiteke bildu dituen gordailu guztiak itzuli ezinda amaitzea. Adibidez, horixe gertatu zen Zipren iaz Laiki Bank banketxeak porrot egin zuenean. Hainbat tirabiraren ondoren, 100.000 euro baino gutxiagoko gordailuak oso-osorik itzuli zituen, baina hori baino […]

Tresna-barrara saltatu