Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged inbertsio estrategiak

Bataz besteratzea aurrezkiak zatikatzeko beste modu bat da. Dena batera inbertitu beharrean inbertsioa aldi desberdinetan osatzean datza. Inbertsio produktuen errentagarritasuna denboran zehar aldatu egiten da, eta gerta daiteke une jakin batean hain aproposa ez izatea. Inbertsioa zatituz eta aldi desberdinetan inbertituz ez dugu une aproposa zein den asmatu beharko. Bataz besteratuz une onek eta txarrek […]

Dibertsifikazioa aurrezkiak inbertsio bat baino gehiagotan banatzea da. Guretzako inbertsiorik hoberena zein den argi badaukagu orduan dibertsifikazioak ez du inolako zentzurik, baina normalean inbertsio hoberena zein den aurreikustea ezinezkoa denez, dibertsifikazioari esker, arrisku desberdinen eragina gutxitzea lortzen dugu. Adibidez, garbi izan dezakegu inbertsio hoberena errenta aldakorra izango dela, baina epe motzera diru beharrean izango garela […]

Orain arte aurrezkiak inbertitzeko aukera desberdinak ikusi ditugu: ezaugarriak, abantailak, fiskaltasuna, eta abar. Orain gure aurrezkiekin zer egin erabaki behar dugu. Hasiera batean erabakiak sinplea dirudi, izan ere, gure egoerara hobekien egokitzen den produktua zein den aurkitzea besterik ez dugu, ondoren aurrezkiak horretan inbertitzeko. Adibidez, aurrezkiak epe luzean behar ez baditugu errenta aldakorrean inbertituko dugu, […]

Tresna-barrara saltatu