Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged inbertsio funtsak

Inbertsio funtsen gastuak azaldu genituenean funtsek kudeatzaile bat izaten dutela ikusi genuen. Kudeatzailea funtseko aurrezkiak behar bezala inbertitzeaz arduratzen da, beraz, bere erabakiak oso garrantzitsuak izango dira funtsaren errentagarritasunari begira. Kudeatzaileak funtsaren inbertsio politika jarraitu beharko du, noski, baina politika hori oso zehatza izanik ere, beti egin beharko du aukeraketa bat. Eta horretarako, enpresak aztertu, […]

Inbertsio funtsen etekinak funtseko aurrezkiekin egindako inbertsioenak dira: aurrezkiak gordailuetan jasotzen badira, interesak; errenta finkoan inbertitzen bada, kupoiak; errenta aldakorrean bada, dibidenduak; eta abar. Eta errenta finkoa edo aldakorra erosi eta saltzen badira, orduan ondare irabazi edo galerak ere lortuko dira. Inbertsio funtsaren etekinak, ordea, ez zaizkie zuzenean funtsaren partaideei banatzen. Horren ordez normalean funtsean […]

Funts bakoitzak gastu desberdin ugari izan ditzakenez, funtsen arteko alderateka errazteko, inbertsio funts bakoitzari bere TER kalkulatzen zaio. Funts baten TER funts horrek urtean zehar dituen gastu arrunten batura da, eta funtsaren balioaren ehuneko gisa adierazten da. Beraz, inbertsio funts batek zenbat eta TER txikiagoa eduki, orduan eta gastu gutxiago izango ditu, eta interesgarriagoa izan […]

Itxura batean inbertsio funtsengatik ez dugu gasturik ordainduko. Hau da, funts bateko partaidetzak harpidetzean, mantentzean edo itzultzean ez digute zuzeneko komisiorik ordaindu araziko. Beraz, gasturik ez dutela irudituko zaigu. Baina gauzak ez dira horrela. Inbertsio funtsek gastuak dituzte, eta uste baino handiagoak gainera. Gertatzen dena gastuak zeharkakoak izaten direla da. Hau da, gastuak zuzenean guri […]

Inbertsio funts baten inbertsio politikak aurrezkiak zein eratan inbertituko dituen esaten digu, hau da, zein motako produktuak, nongoak, zein epetakoak, eta abar erabiliko dituen. Funts bakoitzak bere politika izaten du, eta politika hori jarraitzen duen kudeatzaile bat. Horrela, errenta aldakorreko funtsak aurki ditzakegu, errenta finkokoak, mistoak, aurrezkiak gordailuetan jasotzen dituztenak, eta abar. Mugatuagoak ere izan […]

Inbertsio estrategiak azaltzerakoan arriskuei aurre egiteko dibertsifikazioak zuen garrantzia ikusi genuen. Batez ere, aurrezkiak inbertsio mota desberdinetan banatzea komeni zela ikusten genuen, baina mota beraren barruan baita aukera desberdinetan ere. Bestalde, komisioei aurre egiteko, ikusi dugu baita ere inbertsio bakoitzeko gutxieneko kopuru bat erabiltzea komeni dela. Baina, orduan, ez al da sekulako dirutza beharko aurrezkiei […]

Tresna-barrara saltatu