Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged inbertsioa

ETFak burtsan aurkitzen dira, hau da, errenta aldakorreko merkatuetan. Hortaz, ETFtan inbertitzeko errenta aldakorrean inbertitzeko pauso berberak jarraitu behar dira. Horrela, lehenik balore kontu bat beharko dugu. Kontuan izan ETF gehienak nazioarteko burtsetan egoten direla, beraz, erakunde batean balore kontu bat ireki aurretik begiratu ondo kontu horrek zein merkatuetan aritzen uzten digun. Eta begiratu baita […]

Inbertsio funtsetan inbertitzeko ez dugu oso urrun joan behar. Adibidez, ziur gure betiko banketxeak inbertsio funtsak dituela. Hala ere, banketxeak gehienetan funts gutxi batzuk eskeiniko dizkigu bakarrik, hain zuzen, berak kudeatzen dituen inbertsio funtsak. Guk ez dugu horrelakorik nahi. Gogoan izan ehundaka inbertsio funts daudela, beraz, ez da oso bizkorra gure inbertsio aukerak banketxe baten […]

Garai batean ondasunak erostea zen aurrezkiak bideratzeko erabiltzen zen bide bakarrenetakoa. Inflazioa oso handia zen, eta inbertsiorako produktuak eskasak, beraz, oso zaila zen aurrezkiei behar bezalako etekina ateratzea. Horregatik, aurreztu baino, hobe zen dirua ondasunetan gastatzea. Eta zein ondasun norberaren etxebizitza baino hobe? Azken batean denok behar dugu bizileku bat. Gainera ez zion axola etxebizitza […]

Tresna-barrara saltatu