Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged inflazioa

Metal preziatuekin gertatzen zen bezala Bitcoinek ez dute berezko etekinik sortzen. Ez dute interesik ematen, ez dibidendurik, ez ezer. Beraz, Bitcoinen kasuan ere, irabazia lortzeko modu bakarra salerosketa bidezkoa da. Hona hemen Bitcoinak azken urteetan izan duen bilakaera: Harrigarria benetan, ulertu ezinezko gorabeherekin. Hala ere, Bitcoinak aldeko zenbait ezaugarri ditu. Hasteko, Bitcoin kopurua mugatua da. […]

Aurreko bidalketan aipatu bezala metal preziatuek ez dute etekinik sortzen. Adibidez, kilo bat urre badugu urteak igaro ondoren ere kilo bat urre besterik ez dugu izango; urreak ez du interesik, dibidendurik edo bestelakorik sortuko. Beraz, metal preziatuekin irabazia lortzeko modu bakarra salerosketa bidezkoa da: erosterakoan ordaindutakoa baino salneurri handiagoan salduta lortuko da bakarrik irabazia. Hortaz, […]

Kupoia errenta finkoaren arriskuaren neurketa dela esan genezake: zenbat eta arrisku gehiago, orduan eta kupoi handiagoa eskatuko dio inbertitzaileak jaulkipenari. Eta ikusi ditugu jada zein diren errenta finkoaren arriskuan eragiten duten aldagaiak. Bi dira nagusienak, ordea: jaulkitzailearen kaudimena eta inflazioa. Adibidez, har dezagun Euroguneko zor subiranoari gaur bertan eskatzen zaion kupoia: AAA marrak rating agentziek […]

Aurreko bidalketako irudian Euribor eta inflazioaren bilakaera oso antzekoak direla ikus daiteke. Antzekotasun horren atzean bada arrazoi jakin bat: Europako Banku Zentralaren interes-tasa. Aurrekoan aipatu bezala Europako Banku Zentralak %2 inguruko inflazioa bultzatzen du. Horretarako zenbait moneta-politika ditu eskura, eta horien artean nabarmenena euroaren interes-tasa da. Euroaren interes-tasa Europako Banku Zentralak Euroguneko banketxeei diru-maileguengatik kobratzen […]

Inflazioa

No comments

Inflazioa erosneurrien gorakada orokorrari deitzen zaio, eta gure aurrezkien etsai handienetako bat da. Inflazioaren erruz, denboraren igarotze hutsak diruaren eroste-ahalmena gutxitzea dakar, hau da, diru kopuru berarekin gauza gutxiago erosi ahal izango dugu hemendik urte batzuetara. Okerragoa da, ordea, inflazioa nahita eragiten den gertakari bat dela. Adituen ustetan ekonomiaren bilakaera aproposerako urtean %2 inguruko inflazioa […]

Izenak berak adierazten duen bezala gordailuen egiteko nagusia dirua gordetzea da: dirua banketxe batera eraman, eta banketxeak dirua gordeko digu. Baina diru horrekin banketxeek negozioa egiten dutenez bidezkoa da guk ere gordailuengatik zerbait jasotzea. Tamalez, gordailuekin lor dezakegun etekina nahiko mugatuta dago. Horregatik, edozein unetan beharko genuken dirua gordetzeko erabiliko ditugu soilik. Horretarako koltxoi azpian […]

Tresna-barrara saltatu