Aurreko bidalketako irudian Euribor eta inflazioaren bilakaera oso antzekoak direla ikus daiteke. Antzekotasun horren atzean bada arrazoi jakin bat: Europako Banku Zentralaren interes-tasa. Aurrekoan aipatu bezala Europako Banku Zentralak %2 inguruko inflazioa bultzatzen du. Horretarako zenbait moneta-politika ditu eskura, eta horien artean nabarmenena euroaren interes-tasa da. Euroaren interes-tasa Europako Banku Zentralak Euroguneko banketxeei diru-maileguengatik kobratzen […]