Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged kaudimena

Aurreko bidalketan ikusi bezala oso segurutzat jotzen diren jaulkipenei kupoi txikiagoa eskatzen zaie. Arriskua handituz doan eran, ordea, kupoiari gainsari bat eskatzen zaio. Gainsari horri arrisku-saria deitzen zaio. Arrisku-saria, adibidez, oso erabilia da zor subiranoaren osasuna neurtzeko. Erreferentzia gisa 10 urteko obligazioak hartzen dira, eta zor subirano guztiak jaulkipen seguruenarekin —kupoi baxuena duenarekin— alderatzen dira. […]

Kupoia errenta finkoaren arriskuaren neurketa dela esan genezake: zenbat eta arrisku gehiago, orduan eta kupoi handiagoa eskatuko dio inbertitzaileak jaulkipenari. Eta ikusi ditugu jada zein diren errenta finkoaren arriskuan eragiten duten aldagaiak. Bi dira nagusienak, ordea: jaulkitzailearen kaudimena eta inflazioa. Adibidez, har dezagun Euroguneko zor subiranoari gaur bertan eskatzen zaion kupoia: AAA marrak rating agentziek […]

Aurreko bidalketan ikusi bezala, jaulkitzailearen kaudimena oso garrantzitsua da errenta finkoan inbertitzeko garaian. Ikusi dugu, baita ere, kaudimenaren berri izateko errenta finkoari era desberdinean deitzen zaiola. Hala ere, izena ez da nahikoa, inbertitzerakoan jaulkitzailea askoz hobeto ezagutu behar dugu. Jaulkitzaile guztien xehetasunak ezagutzea, ordea, lan itzela da. Horregatik lan horretan aritzen diren enpresa adituak daude: […]

Errenta finkoan inbertitzerakoan oso argi eduki behar dugu jaulkitzailea nor den. Gogoan izan errenta finkoarekin mailegu bat egiten ari garela, beraz, kontu izan behar dugu dirua nori uzten ari garen: ez da gauza bera dirua Telefonicari ala Nueva Rumasari utzi, Alemaniar Estatuari ala Greziar Estatuari, BBVAri ala Bankiari, eta abar. Errenta finkoan ez dago babestuko […]

Tresna-barrara saltatu