Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged kudeaketa aktiboa

Inbertsio funtsen kudeatzaileen gaitasuna norainokoa zen erakusteko asmoz duela bost urte Espainiako errenta aldakorreko hainbat funtsek aurreko hamar urteetan lortutako errentagarritasuna aztertzen zuen bidalketa argitaratu nuen. Ordutik hona egoera ezertan aldatu den ikusi nahian azterketa errepikatu dut funts horiekin, baina oraingoan azken bost urteetako errentagarritasunak erabiliz. Hona emaitzak: Inbertsio funtsa 2014 2015 2016 2017 2018 […]

Kudeaketa aktibo eta pasiboko funtsak aztertzerakoan aurkitutako kasu bat aipatu nahiko nuke bidalketa honetan, BBVAren kudeaketa enpresak kudeatutako hiru inbertsio funts, hain zuzen ere. Funts horiek BBVA Bolsa, BBVA Bolsa Plus, eta BBVA Bolsa Indice dira. Hiruek Espainiako errenta aldakorrean inbertitzen dute, baina lehen biak kudeaketa aktiboko metaketa funtsak dira, eta hirugarrena kudeaketa pasiboko metaketa […]

Inbertsio funtsen gastuak azaldu genituenean funtsek kudeatzaile bat izaten dutela ikusi genuen. Kudeatzailea funtseko aurrezkiak behar bezala inbertitzeaz arduratzen da, beraz, bere erabakiak oso garrantzitsuak izango dira funtsaren errentagarritasunari begira. Kudeatzaileak funtsaren inbertsio politika jarraitu beharko du, noski, baina politika hori oso zehatza izanik ere, beti egin beharko du aukeraketa bat. Eta horretarako, enpresak aztertu, […]

Tresna-barrara saltatu