Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged kudeaketa pasiboa

Aurreko bidadalketan kudeatzaileen lana berrikusi ondoren estrategia pasibo batek zer moduz egin zezakeen jakin nahian geratu nintzen. Eta duela urte batzuk ETF bidezko zorro iraunkorra aztertu nuenez azken hamar urteetan estrategia berak zer emaitza izango zukeen aztertzea bururatu zait. Konparaketarako orduko ETF berberak erabili ditudan arren ezin izan ditut datu iturri berak aurkitu, eta, ondorioz, […]

Kudeaketa pasiboa nahiago izanez gero hainbat aukera daukagu gure inbertsioak aurrera eraman ahal izateko. Adibidez, hona hemen Rankiako dullinvestor erabiltzaileak mantentzen duen funts indexatuen web orria: Funts indexatu ezagunenak biltzen ditu, jarraitzen duten indizearekin, eta funtsetara harpidetu ahal izateko erabil ditzakegun bitartekariekin (Renta4, BNP Paribas, Self Bank, eta abar). PDF eran nahiago izanez gero, hemen […]

Exchange Traded Fund-ak, ETF gisa ezagunagoak, inbertsio funts mota berezi bat dira. Kudeaketa pasibokoak dira, eta, horretaz gain, akzioak balira bezala edozein unetan erosi eta saldu daitezkenak. Asko eta asko, gainera, banaketa funtsak dira, hau da, noizean behin dibidenduak banatzen dituztenak. Kudeaketa pasiboko funtsak izanda beraien kudeaketa gastuak oso baxuak izan ohi dira. Hala ere, […]

Kudeaketa aktibo eta pasiboko funtsak aztertzerakoan aurkitutako kasu bat aipatu nahiko nuke bidalketa honetan, BBVAren kudeaketa enpresak kudeatutako hiru inbertsio funts, hain zuzen ere. Funts horiek BBVA Bolsa, BBVA Bolsa Plus, eta BBVA Bolsa Indice dira. Hiruek Espainiako errenta aldakorrean inbertitzen dute, baina lehen biak kudeaketa aktiboko metaketa funtsak dira, eta hirugarrena kudeaketa pasiboko metaketa […]

Inbertsio funtsen gastuak azaldu genituenean funtsek kudeatzaile bat izaten dutela ikusi genuen. Kudeatzailea funtseko aurrezkiak behar bezala inbertitzeaz arduratzen da, beraz, bere erabakiak oso garrantzitsuak izango dira funtsaren errentagarritasunari begira. Kudeatzaileak funtsaren inbertsio politika jarraitu beharko du, noski, baina politika hori oso zehatza izanik ere, beti egin beharko du aukeraketa bat. Eta horretarako, enpresak aztertu, […]

Tresna-barrara saltatu