Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged kupoia

Aurreko bidalketan ikusi bezala oso segurutzat jotzen diren jaulkipenei kupoi txikiagoa eskatzen zaie. Arriskua handituz doan eran, ordea, kupoiari gainsari bat eskatzen zaio. Gainsari horri arrisku-saria deitzen zaio. Arrisku-saria, adibidez, oso erabilia da zor subiranoaren osasuna neurtzeko. Erreferentzia gisa 10 urteko obligazioak hartzen dira, eta zor subirano guztiak jaulkipen seguruenarekin —kupoi baxuena duenarekin— alderatzen dira. […]

Kupoia errenta finkoaren arriskuaren neurketa dela esan genezake: zenbat eta arrisku gehiago, orduan eta kupoi handiagoa eskatuko dio inbertitzaileak jaulkipenari. Eta ikusi ditugu jada zein diren errenta finkoaren arriskuan eragiten duten aldagaiak. Bi dira nagusienak, ordea: jaulkitzailearen kaudimena eta inflazioa. Adibidez, har dezagun Euroguneko zor subiranoari gaur bertan eskatzen zaion kupoia: AAA marrak rating agentziek […]

Errenta finkoaren kupoiek gordailuen interesen fiskaltasun berbera dute. Hau da, kupoiak aurrezpenaren oinarri ezargarrian sartzekoa den kapital higigarriaren errenta gisa aitortu beharko ditugu baita ere. Eta gordailuen interesekin egin behar den bezala, kupoiekin ere etekin osoa, titulartasun portzentajea, eta atxikipena adierazi beharko dugu. Gordailuen interesekin desberdintasun hauek ditu, ordea: Zero kupoieko errenta finkoan ez dago […]

Guk dirua behar dugunean banketxera jotzen dugu mailegu eske. Enpresek ere berdin egiten dute, baina horretaz aparte badute dirua lortzeko beste bide bat. Behar duten diru-mailegua zatikatu, eta zati horiek merkatura atera ditzakete. Mailegu zati bakoitzari balore deitzen zaio, eta balore horien merkaturatzeari errenta finkoaren jaulkipena. Inbertitzaileei jaulkipen bat interesatzen bazaie jaulkipen horretako baloreak eskuratzen […]

Tresna-barrara saltatu