Inbertsio aukera berriak aurkitu asmoz azken aldi honetan Bitcoinak aztertzen aritu naiz. Oraindik goizegi da Bitcoinekin zer gertatuko den jakiteko, hala ere, interesgarriak dira gutxienez. Bitcoin Internet bidezko ordainketa sistema bat da, txanpon moduko zerbait. Baina gainerako txanponen kasuan berauek arautzen dituzten banketxe nagusiak badaude —adibidez euroaren kasuan Europako Banku Zentrala, dolarraren kasuan Erreserba Federala, […]