Inbertsio funtsen etekinak funtseko aurrezkiekin egindako inbertsioenak dira: aurrezkiak gordailuetan jasotzen badira, interesak; errenta finkoan inbertitzen bada, kupoiak; errenta aldakorrean bada, dibidenduak; eta abar. Eta errenta finkoa edo aldakorra erosi eta saltzen badira, orduan ondare irabazi edo galerak ere lortuko dira. Inbertsio funtsaren etekinak, ordea, ez zaizkie zuzenean funtsaren partaideei banatzen. Horren ordez normalean funtsean […]