Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged ondare aldaketa

Ohiturari jarraituz urte berriarekin batera Gipuzkoako Ogasunak zenbait aldaketa ekarri dizkigu fiskaltasunean. Lehen aldaketa urterokoa da, ondare irabazi eta galerak kalkulatzeko eskuratze balioaren eguneratze koefizienteena. Hauxe da azken koefiziente berrien taula: Eskuratze urtea 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 Koefizientea 1,105 1,102 1,084 1,051 1,028 1,012 1,010 1,010 1,010 1,000 Bestalde, […]

Urte berriarekin Gipuzkoako Ogasunak bi aldaketa ekarri dizkigu aurrezkiei 2016an aterako dizkiegun irabazientzako. Lehena urtero egiten duen aldaketa bat da, ondare irabazi eta galerak kalkulatzeko eskuratze balioaren eguneratze koefizienteena. Horrela, 2016an ondare salmenta bat egiten bagudu, datorren urteko PFEZ aitorpenean koefiziente hauek aplikatuko dira: Eskuratze urtea 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 […]

Aipatu dugu jada metal preziatuek ez dutela etekinik sortzen, eta irabazia lortzeko modu bakarra salerosketa bidezkoa dela. Horrela, metal preziatuekin egindako eragiketak ondare irabazi edo galera gisa izango dira Ogasunarentzat. Beraz, urrea edo zilarra saltzerakoan akzioak saltzerakoan adierazi behar den informazio bera adierazi beharko dugu PFEZ aitorpenean, hau da, eskuratze eta eskualdatze egunak, eta eskuratze […]

Gainerakoetan bezala, garajean inbertitutakoa berreskuratu nahi izanez gero, garajea saldu egin dezakegu. Ikusi ditugu, jada, garajea erosteko pausoak zein diren. Ez da zaila, hortaz, saltzeko pausoak zein izango diren asmatzea. Hala ere, zenbait ohar salmentaren inguruan: Garajea saltzeko higiezin agentzia batera jotzen badugu honek bitartekaritza gastuak kobratuko dizkigu. Gastu hauek salneurriaren ehuneko txiki bat izan […]

Akzioen salerosketaren fiskaltasuna argi egon arren badira PFEZ aitorpena nahastu dezaketen zenbait kasu. Adibidez: Demagun enpresa bateko 750 akzio erosi genituela, 5.175 euroko eskuratze balioarekin. Demagun baita ere, gerora enpresa bereko beste 750 akzio erosi genituela, hauek 4.793 euroko eskuratze balioarekin. Ondoren 750 akzio salduz gero, adibidez 5.087 euroko eskualdatze balioarekin, zer aitortu behar da? […]

Aurreko bidalketan aipatu bezala akzioen salerosketaren etekina kalkulatzerakoan eskuratze balioa eguneratze koefiziente batekin biderkatzen da. Koefiziente honek eskuratze egunetik Kontsumoko Prezioen Indizeak izan duen bilakaera hartzen du kontuan, eta eskuratze balioa gaur egun baliokidea litzateken baliora eguneratzen du. Jakina, akzioak urte berean erosi eta saldu badira orduan ez dago eskuratze balioaren eguneratzerik. Adibidez, hona hemen […]

Orain arte ikusi ditugun etekin guztiak, hau da, gordailuen interesak, eta errenta finkoaren kupoiak nahiz salerosketa bidezko irabazi eta galerak, aurrezkiaren oinarri ezargarrian sartzen diren kapital higigarriaren etekin gisa sailkatzen ditu Ogasunak. Errenta aldakorraren salerosketa bidezko etekinek, ordea, beste sailkapen bat dute. Hainbat alditan aipatu den bezala akzioek enpresaren jabetza adierazten dute, hortaz, akzioen salerosketa […]

Tresna-barrara saltatu