Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged PFEZ

Aurretik azaldu bezala bi modu daude errenta aldakorrarekin irabaziak lortzeko: enpresak zuzenean banatuta, eta akzioen salerosketa bidez. Bi moduen atzean etekin bera dagoen arren (enpresaren irabaziak) fiskalki tratamentu desberdina dute erabat. Eta ez hori bakarrik, enpresak dirua banatzen duenean ere, banaketa hori egiteko moduaren arabera fiskaltasun desberdina izango dugu. Hona hemen enpresa batek dirua banatzeko […]

Aurreko bidalketan ikusi bezala, noizbait errenta finkoa saltzen badugu dirua gal dezakegu. Baina baita irabazi ere. Galdu nahiz irabazi, ordea, emaitzak jaulkitzailearen porrotak eragindako galeren fiskaltasun berbera du, eta halaxe jaso beharko dugu PFEZ aitorpenean: ZergaBidea programan D gakoarekin, eta atxikipenik gabe. Hori bai, galera denean ikur negatiboarekin, eta irabazia denean ikur negatiboarik gabe. Adibidez, […]

Errenta finkoko jaulkipen batzuk zenbait abantaila dute beren fiskaltasunean. Adibidez, horrelakoak dira Avasa, Audasa eta Aucalsa enpresek egiten dituzten jaulkipenak. Hauen errenta finkoak %24ko atxikipena du —gogoratu berez %21ekoa dela—, baina atxikipen horren %95 hobaritua dago. Horrela, %95 hori ez digute egitan atxikituko, baina atxikitu baligute bezala jaso dezakegu PFEZ aitorpenean. Horren eraginez errenta finko […]

Errenta finkoan jaulkitzaileak porrot egin dezake, eta ondorioz inbertsioa berreskuratu ezinda gera gaitezke. Horrelakoetan diru galera izango dugu. Eta gogoan izan errenta finkoak ez duela Gordailuak Bermatzeko Funtsaren babesik, beraz, ez dugu galera hori berreskuratzeko modurik izango. Galerak, ordea, eragina izango du gainerako etekinen fiskaltasunean. Hain zuzen ere, errenta finkoaren galera beste kupoi bat bezela […]

Errenta finkoaren kupoiek gordailuen interesen fiskaltasun berbera dute. Hau da, kupoiak aurrezpenaren oinarri ezargarrian sartzekoa den kapital higigarriaren errenta gisa aitortu beharko ditugu baita ere. Eta gordailuen interesekin egin behar den bezala, kupoiekin ere etekin osoa, titulartasun portzentajea, eta atxikipena adierazi beharko dugu. Gordailuen interesekin desberdintasun hauek ditu, ordea: Zero kupoieko errenta finkoan ez dago […]

Tresna-barrara saltatu