Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged salerosketa

Hona hemen gaur bertan SEND merkatuan aurki daitezken errenta finko pribatu eta publikoaren adibide batzuk: Jaulkipen bakoitzeko bere ISIN kodea, eta erosketa eta salmenta eskaintza hoberenak ikus ditzakegu. Adibidez, hor ageri dira Eroskiren finantza-ekarpenak. Taula horren arabera 28.175 eurora arte eskura ditzakegu, %42,85eko erosneurrian. Adibidez, 10.000 x 0,4285 = 4.285 euro ordainduta 10.000 euroko ekarpenek […]

Aurreko bidalketan aipatu bezala, SEND merkatuan errenta finkoa saltzeko saldu nahi dugunaren kopurua eta salneurria adierazi behar dugu. Kopurua saldu nahi dugun errenta finkoaren atzean dagoen mailegua izango da. Hau da, 1.000 euroko 10 obligazio saldu nahi baditugu, 10 x 1.000 = 10.000 euroko salmenta egin nahi dugula adieraziko dugu. Edo 25 euroko 2.000 bono […]

Errenta finkoaren salerosketa oso gauza arrunta da, hain arrunta salerosketa hori bideratzeko hainbat merkatu eratu direla. Horietako bat SEND merkatua da. SEND merkatuan Espainiako enpresek eta Altxor Publikoak jaulkitako errenta finkoa aurki dezakegu. Ez da oso merkatu zabala, inbertsio txikietara zuzenduta baitago batez ere, baina gehienetan aski izango zaigu. Inoiz errenta finkoa saldu beharko bagenu […]

Aurreko bidalketan ikusi bezala, noizbait errenta finkoa saltzen badugu dirua gal dezakegu. Baina baita irabazi ere. Galdu nahiz irabazi, ordea, emaitzak jaulkitzailearen porrotak eragindako galeren fiskaltasun berbera du, eta halaxe jaso beharko dugu PFEZ aitorpenean: ZergaBidea programan D gakoarekin, eta atxikipenik gabe. Hori bai, galera denean ikur negatiboarekin, eta irabazia denean ikur negatiboarik gabe. Adibidez, […]

Salbuespenak badiren arren, errenta finkoan inbertitutako dirua berreskuratzeko bere epea bete arte itxaron behar da. Baina epea bete baino lehen dirua behar izanez gero bada aukera bat: errenta finkoa saldu egin daiteke. Gogoratu errenta finkoa kupoiak ematen dituzten baloreez osatuta dagoela. Eta jaulkitzaileari bost axola dio balore horiek noren esku dauden, beraz, balore horiek nahiko […]

Tresna-barrara saltatu