Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged scrip dibidendua

Hasi da dagoeneko 2014ean izan ditugun irabaziak aitortzeko PFEZ kanpaina, eta zergen araudiak bere horretan jarraitzen duen arren, aitorpena egiteko ZergaBidea laguntza programan zenbait hobekuntza egon dira. Lehen hobekuntza akzioen salerosketaren ingurukoa da. 2014rako berrikuntzak ikusi genituenean akzioen salmentetan Ogasunak %3aren aukera gehitu zuela azaldu genuen. Orain ZergaBidea programak aukera hori jasotzen du. Aukera hau […]

Duela hilabete Gipuzkoako Ogasunak zenbait aldaketa egin zituen 2014ko irabazien gaineko fiskaltasunean. Gehienak akats zuzenketak izan ziren arren badira blog honetan aipatutakoari eragiten dioten bi aldaketa. Lehena errenta aldakorreko ondare irabazien PFEZ aitorpenaren ingurukoa da. 2014ko fiskaltasuneko aldaketak ikusi genituenean irabazi horiek aitortzeko modu berri bat erabiltzeko aukera genuela aipatu genuen. Modu berri hori erabiltzen […]

Scrip dibidendua dibidendu mota berezi bat da. Berari esker enpresak akziodun bakoitzaren esku uzten du irabaziak dibidendu gisa jaso ala enpresan pilatu. Horretarako, akzio bakoitzeko harpidetza eskubide bat ematen dio enpresak akziodunari, eta akziodunak eskubide horrekin zer egin erabaki dezake: diru ala akzio bihurtu. Eskubidea diru bihurtzeko enpresak eskubide bakoitzaren balioa zehazten du. Aldi berean, […]

Tresna-barrara saltatu