Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged SEND

Aurreko bidalketan aipatutako gastuen adibide gisa Renta4 ikus dezakegu. Renta4 inbertsio bitartekaritzan aritzen den banketxe bat da. Errenta finkorako nahiko aproposa da, Renta4ko balore-kontuarekin SEND merkatuko salerosketak online egin baitaitezke.

Normalean errenta finkoaren errentagarritasuna alderatzeko kupoia begiratzea nahikoa da. Hala ere, errenta finkoa erosketa bidez eskuratzen bada, batetik kupoi bidezko errentagarritasuna erosneurriaren arabera egokitu behar da, eta bestetik irabazi edo galera gehigarri bat lor daiteke epea amaitutakoan. Hori dela eta, errenta finkoaren errentagarritasuna neurtzeko, kupoiaren ordez Barne-Errendimenduaren Tasa (BET) erabiltzen da. BETek kupoiak eta gainerako […]

Hona hemen gaur bertan SEND merkatuan aurki daitezken errenta finko pribatu eta publikoaren adibide batzuk: Jaulkipen bakoitzeko bere ISIN kodea, eta erosketa eta salmenta eskaintza hoberenak ikus ditzakegu. Adibidez, hor ageri dira Eroskiren finantza-ekarpenak. Taula horren arabera 28.175 eurora arte eskura ditzakegu, %42,85eko erosneurrian. Adibidez, 10.000 x 0,4285 = 4.285 euro ordainduta 10.000 euroko ekarpenek […]

Aurreko bidalketan aipatu bezala, SEND merkatuan errenta finkoa saltzeko saldu nahi dugunaren kopurua eta salneurria adierazi behar dugu. Kopurua saldu nahi dugun errenta finkoaren atzean dagoen mailegua izango da. Hau da, 1.000 euroko 10 obligazio saldu nahi baditugu, 10 x 1.000 = 10.000 euroko salmenta egin nahi dugula adieraziko dugu. Edo 25 euroko 2.000 bono […]

Errenta finkoaren salerosketa oso gauza arrunta da, hain arrunta salerosketa hori bideratzeko hainbat merkatu eratu direla. Horietako bat SEND merkatua da. SEND merkatuan Espainiako enpresek eta Altxor Publikoak jaulkitako errenta finkoa aurki dezakegu. Ez da oso merkatu zabala, inbertsio txikietara zuzenduta baitago batez ere, baina gehienetan aski izango zaigu. Inoiz errenta finkoa saldu beharko bagenu […]

Tresna-barrara saltatu