Errenta aldakorrean inbertitzeko enpresa baten akzioak eskuratzen ditugunez, errenta aldakorreko inbertsioaren etekina enpresa horrek lortzen dituen irabaziak izango dira. Horrek ez du esan nahi, ordea, enpresak zerbait irabazten duen orduko automatikoki dagokigun zatia jasoko dugunik. Ez. Enpresak bere irabaziak pilatu egiten ditu, eta urtean behin-edo bere jabeek (akziodunek) irabazi horiekin zer egin erabakitzen dute. Irabazi […]